Libretux Social

Iepa @ekaitz_zarraga , zer iruditzen zaizu artikulu hau? Zure iritzia jakin nahiko nuke honi buruz....
https://medium.com/the-capital/green-hackers-around-the-world-lets-destroy-bitcoin-725700434a8f
ablobthinkingeyes
replies
2
announces
0
likes
1

@ekaitz_zarraga Oso ondo, ez kezkatu! Gai interesgarria dela uste dut! ;)

@ekaitz_zarraga ondo. Emaidazu denbora pixka bat!! ablobgrin

@ekaitz_zarraga Galderatxo batzuk botako dizkizut Ekaitz, gero agian elkarrizketa, edo artikulu bezala idaztera animatuko naiz… denbora badut! ;)

  1. Artikuluak dio Bitcoin-en “sortzeak” energia gastu izugarria duela. Eta gero eta Bitcoin gehiago sortu are eta energia gehiago behar dela lortzeko. Iturri hau aipatuz: https://digiconomist.net/bitcoin-energy-consumption Hori horrela al da? Neur daiteke Bitcoinak sortzeko erabiltzen den energia, eta gero eta Bitcoin gehiago sortzeak energia gehiago xahutzen du?

@bertol

@ekaitz_zarraga

  1. “Pow”(proof of work) printzipio hori erabiltzen da kriptomoneta gehienetan, ezta? Zergatik? Lor al daiteke block edo kate horiek askatu beste modu batez? Adibidez, agian txorakeri bat da, algoritmo berriak sortuz, hau da energia kontsumorik gabe? Hor aipatzen diren beste sistemak, energia gutxiago kontsumitzen dutela diote, POS,POA… zergatik? Eta…. gutxiago kontsumitu arren, gero eta gehiago sortu energia kontsumoa handituko litzateke?

@bertol@mastodon.eus

@ekaitz_zarraga

  1. Bitcoinaren erabileraren gabeziak azaltzen ditu erabilera global baterako: -Hard limit to 7 transactions per second, for the whole world (!!). -All transactions are public. -The price of this currency is too volatile for anyone to invest anything else than an excess capital, for gambling.

Zuk uste ez duela balio moneta bezela, normal, normal dendatan erosteko? Beste modu batez lor al daiteke kriptomoneta batek bankuen eskumeminik gabe funtzionatzea? Hau galdera luzeegia da agian… kar, kar. @bertol

@ekaitz_zarraga

Bukatzeko, artikuluak "hacker"ri dei bat egiten die, Bitcoinaren aurkako ekintzak egiteko.
Kasu hontan "green hackers"i zuzendurik. Hori egin al daiteke? Hau da, lor al daiteke kriptomoneta baten balioa bertan behera gelditzea eraso batekin?

@bertol

@ekaitz_zarraga @bertol Baina, energia kontsumoa badu, ezta? eta grafikak saltoak baditu ere, beti goranzko joera du. Hau da, energia gabe, moneta honek ezin du "hazi" edo mantendu. Edo bai?

@ekaitz_zarraga @bertol kar, kar... oraintxe bertan Londresera joatea zail dugu! ;)

@ekaitz_zarraga
Ea ulertzen dudan, minatzen duzun bloke bakoitzeko, demagun bitcoin bat ematen dizutela.
"Minatze" horrek duen energia kostua beti berdina da? edota gero eta zailagoak dira puzleak eta gero eta eragiketa gehiago (gastu energetiko gehiago) behar da hori lortzeko?
@bertol

@ekaitz_zarraga
Ulertzen dut diozuna, baina datasheet hori jaitsi dut, eta datuen arabera, hasi zenean, edo lehenengo datuak ditugunetik (estimazioak direla jakinda) 2017an, 9.5TWh urteko gastua zen, eta
gaur berriz 77.7 TWh.... nahiko hazi da, ezta?
Ulertzen dut planteatzen duzuna, baina oraintxe bertan gastu izugarria dela uste dut puzle horiek egitea, ez bakarrik energetikoa, baizik eta e-waste arazoak ere dituenak, eta gehiago, ikusita haietako asko txinan daudela, eta bertan ikatzez hornitzen direla asko elektrizitatea lortzeko, ez?
@bertol

@ekaitz_zarraga Jajajajaj!!! Bai, bai ez dakit zuzeneko bat, baina artikulutxo bat edo egiteak merezi du. Ez da erraza ulertzen eta oso interesgarria da dituen arlo guztiak ezagutzeak!

@ekaitz_zarraga
Beranduago ere ikusteko aukera egongo da? Orain bazkaria prestatu behar dut!!

@ekaitz_zarraga @zital @superandoni @txusinho virus batekin harrapatu nauzu ohean, eta mugikorraren bateria gastatu dut entzuten. Eskertzen da euskaraz egitea, benetan!! Meatzari atera zaizu azkenean!! ab1nzyblob2
Orain hobeto ulertzen dut #bitcoin eta #blockchain mobida guzti hori, baina azkenean energiari lotutako monetaria bat dela argi utzi duzu. Eta... Analisiaren beste puntu bat litzateke energiaren kostua zenbatekoa den orain eta zenbatekoa izan daitekeen etorkizunean... Mila esker Ekaitz, zalantzaren bat badut idatziko dizut, eta zuk zeuk honi buruz idaztera animatzen zaitut!

@ekaitz_zarraga @xa2 buelta bat eman nahi diot horri, ze Ez dago bakarrik energian oinarriturik. Ulertu nizunetik behintzat hardwarea eta sarera sarbidea ezinbestekoa dira batetik, eta bestetik energiaren kostua ere ez da berdina, ikatza erre edo berriztagarriak erabiltzen badituzu, eta isurpenak ere ez, noski.... ablobthinking
Gai interesgarria benetan!

@xa2 @ekaitz_zarraga Ze ondo!! Nik ere banuen idazteko gogoa... baina denbora faltan!
Ekaitz, ezin da bideo beste leku batean gorde? Peertuben edo? Gero estekatzeko polita izan daiteke.

Ondo izan eta artikuluaren zain!